Ogi-gozoak artisauak eta ekologikoak
EKOLOGIKOA

Arimadun ogi eta goxo artisauak egiten ditugu, gure arbasoen egiteko modu tradizionala berreskuratuz,
hartzidura naturalak eta osagai ekologikoak erabiliz, guztioi elikadura autentikoago, osasungarriago eta zaporeduna eskaintzeko
asmoz.

Errastiko Ogia Ekologikoa
Xabi eta Naiara - Errastiko Ogia

Errastiko ogia gure jatorrira itzultzea da. Gauaren ilunean egurrezko labean egositako ogiak eta eskuz
oratutako goxoak eskaintzen dizkiegu hain azkar doan mundu honetan osasuna, jatorria eta kalitatea
arimarik gabeko elikaduraren gainetik jartzen duzuenoi. Gelditu, arnasa hartu, ingurura begiratu eta
benetan bizitza estimatzen duzuenoi.

Mendiz inguratutako baserri batean, egurra eta lur bustia usaintzen diren lekuan, sortu zen Errastiko ogia.
Ogia egitea guretzako erritual bat da: denboraz eta arbasoen esku trebeek irakatsitako moduan oratzen
dugu. Astiro-astiro hartzitzen dugu, presarik gabe, etxeko ama orearekin eta egur labean erretzen dugu.
Ogiaren duintasuna berreskuratu nahi dugu, oinarrizko eta funtsezko elikagai zintzo moduan. Elikatzeko
beste modu osasungarri, kontzienteago eta benetakoago batean sinisten dugulako, zaporea eta tradizioa
defendatzen ditugu. Naturala izatea ez baita moda bat guretzako, mendeetan zehar funtzionatu duen
horretara itzultzea baizik. Benetako ogia egiten dugu, elikatzen duen ogia, zaporea duen ogia. Jatorrira
eramaten gaituena.

OGIAK

GOZOAK

Gozo nutritiboak egiten ditugu, elikatzen dutenak, zaporetsuak eta arinak. Osagaiak naturalak, garbiak eta gehigarririk gabekoak.

Joseba Argiñanoren «Sukalerrian» programan, chai gailetak nola egiten ditugun azaldu genuen:

KARAPAIXOA

Karapaixoa garizuma garaian aita edo ama puntakoek besoetakoei oparitzea gure arbasoengandik jasotako ohitura da.
Arrautzez eta txorizoz beteriko hiruki formako opila da. Emankortasuna eta aberastasuna adierazten du.
Deba Goienean karapaixoa deitzen diogu, baina beste herri batzuetan izen hauek ditu: mokotza, arrautzaopil, morrokotea, paskopila, morrodua…
Ohiturari eusten badiogu ere, aukera beganoa (datilak eta sagarra) eta begetarianoa (arrautza, datilak eta sagarra) eskaintzen ditugu, elikadura korronte ezberdinak kontuan hartuz.

OPARI OTARRAK

Gozo eta ogiekin osatutako opari kutxak egiten ditugu. Birziklatutako egurrezko kutxak erabiliz, eta gure baserrian ditugun lore sortekin apainduak dira.
Edonori oparitzeko kutxa jasangarriak dituzue.

SALTOKIAK

Gure okindegian, Errastiko baserrian, egiten dugu salmenta zuzena.

Debagoieneko herri hauetan aurkituko dituzu saltoki-guneak:

AZOKAK

Azokak maite ditugu; salmenta zuzena, bezeroarenganako hurbiltasuna… Zapaturo Oñatiko azoka plazan izaten dugu postutxoa. Hileko hirugarren zapatuan, berriz, Arrasateko bertako produktuen azokan. Eta Euskal Herriko beste azoka berezietan aurkituko gaituzue, ere.

Azken artikuluak

  • Birziklatu eta konpostatu gure poltsak
    Gure poltsek BIRZIKLATZEA eta KONPOSTATZEA eskatzen dute. Saltokietan, gure ogia paperezko poltsan aurkituko duzu. Azokan,berriz, aukeran ematen dugu. Zorionez askok, telazko zakutxoarekin etortzen zarete. Zer egin poltsa hauekin? Aukera ezberdinak ditugu. Alde batetik, ogia fresko mantentzeko aukera ona da. Bestetik, behin produktua amaituta: erosketak egiteko, umeen askaria gordetzeko… edo nahi duzunerako erabili dezakezu. Gozogintzan erabiltzen… Lee más: Birziklatu eta konpostatu gure poltsak
  • Hurrak barra-barra
    Urte honetan produktu ezberdinak egingo ditugu fruitu lehor gozo honekin. Hala nola: granola, kakao eta hur ogia, txokolatezko palmerak kookiak eta nutela krema. Baita, bestelako gozoak apaintzeko erabiliko ditugu, ere.
  • Udaberria & Garia & Detox
    Iritsi da udaberria , gorputza ernatzeko eta desintoxikatzeko garaia. Urtaro honetan garia dugu zereal egokiena elikatzeko, freskatzeko, eta gorputza garbitzeko.
Scroll al inicio