
BEREZIAK
Karapaixoa
Karapaixoa garizuma garaian aita edo ama puntakoek besoetakoei oparitzea gure arbasoengandik jasotako ohitura da.
Arrautzez eta txorizoz beteriko hiruki formako opila da. Emankortasuna eta aberastasuna adierazten du.
Deba Goienean karapaixoa deitzen diogu, baina beste herri batzuetan izen hauek ditu: mokotza, arrautzaopil, morrokotea, paskopila, morrodua…
Ohiturari eusten badiogu ere, aukera gozoa (Brioche ogi eta txokolateaz),beganoa (datilak eta sagarra) eta begetarianoa (arrautza, datilak eta sagarra) eskaintzen ditugu, elikadura korronte ezberdinak kontuan hartuz.




SASOIKO bereziak
Urtean zehar sasoiko produktu bereziak izaten ditugu. Hala nola; gabonetan errege opila, eta Otsailean San Blasak. Errege opila azukre gabea egiten dugu, agave almibarraz gozotua. San Blasak aldiz, integralak eta panelaz gozotuak.


