OGIAK
Ogi guztiak eskuz eginda daude. Ama oreaz edo legami ekologikoaz egiten ditugu. Irin garbiak hautatzen ditugu, gehigarri kimikorik gabe; ziurtagiri ekologikoa dutenak. Hartzidura luzez eginak dira: gau osoan prozesu hotzean poliki-poliki hartzitzen dira. Honela, ogiaren digestio prozesua, zaporea eta iraupena hobetzen da. Modu honetan lortzen dugu kalitatezko ogi osasuntsua egitea.
Egiten ditugunak: zerealduna, ogi sesamoduna, zekaleduna, espeltaduna, baserriko zuria, ogi integrala, kurkuma mahaspasa eta itxaurrezko ogia.